2017-11-22

Sortzen Jaietako Abestien Bilduma eta 2018ko Hezkuntza Egutegia kaleratu ditugu! Eskuratu nahi? Hemen lortu ditzakezu:

Durangoko Azoka: Artekale 82
Iruñea: Jarauta 32
Andoain: Martin Ugalde Kultur Parkea
Eskatuz: 948221380 | 943303504 | sortzen@sortzen.eus

2017-11-21

Sortzen Elkarteak, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak heziko dituen Hizkuntza-Proiektua garatzeko Gida Praktikoa aurkeztuko du, abenduaren 2an Bizkaiko Dima herrian burutuko dugun ekitaldian. Ekitaldia irekia izango da; 12:00etan Dimako Eskolan.

2017-11-20

Sortzen Elkartetik bat egiten dugu Nafarroako gehiengo sindikalak datozen egunotarako deitu duen dinamika mobilizatzailearekin. Helburua: murrizketarik gabeko kalitatezko hezkuntza baten premia aldarrikatzea. Horretarako, premiazko hiru neurri mahaigaineratu dituzte: ordezkapenak lehenengo egunetik, eta klase orduak eta ratioak jaistea.

Azaroaren 23an, 30ean eta abenduaren 12an izango dira mobilizazioak. Beraz, animo eta aurrera! Nafarroako Hezkuntzan ere Aldaketaren alde bultza dezagun.

2017-11-16

Aurtengo Errigorako "Euskarari puzka" kanpaina bukatu berria dugun honetan, Sortzen Elkarteak Nafarroako zonalde diskriminatuan ireki diren D ereduko lerroak babesteko eta indartzeari begira aurkeztu genuen Haizea Dinamika jada martxan dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Errigoratik jasotzen dugu ekarpen ekonomikoa ezinbestekoa dugu dinamika hau aurrera eraman ahal izateko.

Materiala

  • Agenda

  • Lan Poltsa. Bete ezazu galdetegia.