Albisteak

JAI NAZIONALA AURKEZTU DUGU

2015-04-28

 Sortzen Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxe publiko euskaldunak biltzen dituen eskola sarea da. Ikasle, irakasle, guraso eta ikastetxeko langileen arteko elkarlanaren bidez Euskal Eskola Publiko Berriaren alde sekulako lana egiten dugu urte osoan zehar Euskal Herri osoko eremu publikoan euskal hezkuntza indartu eta hedatu dadin.

Sortzen elkarteak, urteroko jaia antolatuko du datorren 2015ko maiatzaren 17an, Sarriguren herrian.

20 urte dira jada Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia ospatzen dela. Urtez-urte atxikimendu gehiago biltzen dituen aldarrikapen jaia da. Iaz 18.000 lagun inguruk jaiaz disfrutatu genuen.

20 urte hauetan zehar Sortzeneko kideak diren Iruñerriko eskoletako guraso elkarte guztiek jaia antolatzen parte-hartu dute. Azkeneko urte honetan Sarrigurengo guraso elkarteko kideoi egokitu zaigularik.

Beraz, jaia Sarrigurenen ospatuko da, maiatzaren 17an egun osoko jaia. Izpitxo da gure protagonista. Haizeak gogor jotzen duen herrian, eguzki izpiak ekartzen dituen pertsonaia. “Izpi berriez, eskola berria “ lelopean, Euskal Eskola Publiko Berria aldarrikatzera etorri da. 3 urte dira Sarrigurengo guraso, haur eta irakasleok aldarrikapen hau egiten hasi ginela. Horregatik aurten indarrak batu eta aldarrikapen handi bat antolatu nahi izan dugu, Sarrigurenek euskal eskola publiko berria behar baitu.

1.200 ikasle jasotzen ditu kurtso honetan Sarrigurengo eskolak. 675 ikaslerentzat eraikitako eskola izanik, eta ampliazioak jaso baditu ere, espazio komunak ez dira handitu. Eskola- makroa proposatzen du Hezkuntza departamentuak hurrengo kurtsoetarako. 8 linea kurtsoko izanen duen eskola; alta, jakin badakigu, hurrengo kurtsorako 10 izanen direla lineak, zuzendaritza bakarreko eskola erraldoien, 3 hizkuntza eredu batzen dituenak: G, A eta D. Beraz, jasan ezina da egoera honekin segitzea eskolak ez baititu beharrezko baldintzak jasotzen. Txalotu nahi dugu irmoki ere, irakasle eta zentroko langileen lana eta esfortzua.

Ikasturte osoan zehar hamaika izan dira egin ditugun ekintzak. Bereziki Sarrigurengo eskolan bain baita Iruñerriko beste eskoletan ere. Izpitxoren jardueren unitatea prestatu genuen eta Urtarriletik hona, ikastetxez ikastetxe aritu dira Izpitxorekin, jolas eta dantzan. Izpitxorekin Jira Biran izan da azkeneko hilabetean Jaiari begira motorrak berotzeko patioz patio ibili dugun jolasa.

Urtero legez, ipuin bat publikatu du Sortzen elkarteak Jaiaren aitzaki pean. Aurten,  Isaak Martinezek idatzi, Iker moreno eta Oier Zuñigak sortutako marrazkiekin.

Abestia dugu aurtengoan ere. Zwekere taldearekin batera eskolako haurrek  abestutako abestia ikusgai eta entzungai dituzue. Eskolako komunitate osoarekin grabatu genuen bideoklipak jada 5.000 sarrera izan ditu Youtuben.

Ekintza desberdinak SORTZEN JAIA 2015 Blogean aurkituko dituzue. ( www.sortzen.eus-en Jaiko banerrean klikatuta edota http://sortzenjaia2015.wix.com/sortzen-jaia-2015)

Jai egunerako hiru gune prestatu ditugu, egun osoko egitarauarekin. Goizeko 10:00etan hasi eta amaierararte, haurrentzako tailerrak, puzgarriak, dantzaldiak, ikuskizunak, kontzertuak, kale animazioa...

Egitarauaren zehaztasunak aurrerago eginen dugun agerraldian plazaratuko dugu. Eta laister, Medillorriko Pedro de Ursua BHIko IKTko ikasleek egindako aplikazioa martxan izanen dugu.

Aplikazioa jeisteko aukera. Klikatu:
APLIKAZIOA

Bideoklipa ikusteko. Klikatu:

BIDEOKLIPA