Albisteak

JAIAren egitaraua aurkeztu dugu

2015-05-12

Sortzen elkarteak, datorren Maiatzaren 17an, Igande honetan, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN ALDEKO JAIA ospatuko dugu urtero bezalaxe. Aurten, SARRIGURENEN.

Sortzen Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikastetxe publiko euskaldunak biltzen dituen eskola sarea da. Ikasle, irakasle, guraso eta ikastetxeko langileen arteko elkarlanaren bidez Euskal Eskola Publiko Berriaren alde sekulako lana egiten dugu urte osoan zehar Euskal Herri osoko eremu publikoan euskal hezkuntza indartu eta hedatu dadin.

20 urte dira jada Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia ospatzen dela. Urtez-urte atxikimendu gehiago biltzen dituen aldarrikapen jaia da. Iaz 18.000 lagun inguruk jaiaz disfrutatu genuen.

20 urte hauetan zehar Sortzeneko kideak diren Iruñerriko eskoletako guraso elkarte guztiek jaia antolatzen parte-hartu dute. Azkeneko urte honetan Sarrigurengo guraso elkarteko kideoi egokitu zaigularik.

Beraz, jaia Sarrigurenen ospatuko da, maiatzaren 17an egun osoko jaia. Izpitxo da gure protagonista. Haizeak gogor jotzen duen herrian, eguzki izpiak ekartzen dituen pertsonaia. “Izpi berriez, eskola berria “ lelopean, Euskal Eskola Publiko Berria aldarrikatzera etorri da. 3 urte dira Sarrigurengo guraso, haur eta irakasleok aldarrikapen hau egiten hasi ginela. Horregatik aurten indarrak batu eta aldarrikapen handi bat antolatu nahi izan dugu, Sarrigurenek euskal eskola publiko berria behar baitu.

Sarrigurenek, azken urteetan biztanleria handitu du eta bertako eskola publikoak ez ditu espazio beharrak asetzen. Jakina da eskolako guraso eta irakasleek burututako protestak eta mobilizazioak.

Sarrigurengo ikastetxe publikoan, 3 hizkuntza eredu biltzen dira ia 1200 haur dituen eskola batean. Eraikin berri bat egiten hasi diren arren, edifizio honek hurrengo kurtsorako ikasturteko 8 linea proiektatu ditu soilik, eta jakin badakigu jada, hurrengo ikasturtean 10 izanen direla irekiko diren lineak.

Eskola berria behar da Sarrigurenen zalantzarik gabe. Alta espazio fisikotik haratago, eskola publiko eredu berri baten beharrean gaude. Krisi garaietan gaudela entzuten dugu han hemenka. Eta gure eskoletan honen aitzakipean jasan behar izan ditugu etengabeko murrizketak. Halaere, krisia ekonomikoaz gain, baloreen krisi batean gaude murgildurik. Egoera hau gainlenduko badugu, Hezkuntza sistema sendo eta kalitatezko batek oinarrizko papera bete behar du. Beharrezkoa dugu, eredu berrietan heziko duen eskola berria. ESKOLA PUBLIKO BERRIA. Euskarazko hezkuntza kalitatezkoa izaki, pauso bat aurrera eman eta eredu, balore eta izaera berri batean oinarritutako eskola publikoa aldarrikatzen du Sortzenek.

Igande honetan beraz aldarrikapen guzti hauek jai bihurtuko ditugu. Bertan jai giroan eskola publiko berria aldarrikatuko dugu ozen. Goizeko 10etatik hasita, arratsaldeko 20ak arte. Musikaz, ekimenez eta ikuskizunez betea izanen ditugu Jairako prestatu ditugun 4 guneetan: Izpitxo, Malkaitz, Lakarri eta Ttangorri.

Egun osoan zehar, artisauen azoka, Traperos de emauseko autobusa edota sendavivako alfombra magikoa izanen ditugu, puzgarriak, Hamarratz txokoa, eskalada-murrua edo Komiki tailerra. Fanfarreak, trikitixak eta gaitariak izanen ditugu jai guneak alaitzen. Eta haur zein helduen dantza ikuskizunak eta pilota partidoak. Eta jada klasikoa den eta opariak barra barra banatzen dituen TONBOLA.

Kontzertuetarako tartea izanen dugu ere. Aurtengo abestia sortu duen ZWEKERE taldeaz gain, LEGALIZ MURDER, HERABE, BBBB, LEHIOTIKAN eta TRIKIDANTZ. Ttangorrin ere , ELORRI, DABHAKANA eta AKIAKULE, azken honek dantza tailerra eginen du ere eta taldeen artean DJTXO izanen dugu.

Izpitxon izan ezik, gainontzeko guneetan edateko eta jateko aukera izanen dugu, prezio eskuragarrietan. Ingurugiroarekin errespetuan, baso berrerabilgarriak izanen dira gune guztietan.

Zentzu berean eta Sarriguren Iruñetik hain gertu izanda, autoa ez hartu eta autobusez joateko deia luzatzen dugu. Mankomunitateko zerbitzu publikoko 18, 20 eta 23. liniek gerturatuko gaituzte sarrigurenera. Animatuenentzat Txirrindulaz jeisteko aukera paregabea dago paseo eder bat emanez. Iruñetik kanpokoentzat, aparkelekuak izanen ditugu sarriguren herriaren sarreretan.

Amatzeko, eskuan berean informazio guztia izan dezagun, Mendillorriko institutuko ikasleek, mugikorretarako aplikazioa sortu dute. Jaiaren auzolan filosofiari jarraiki, dohakoa den aplikazioa sortu dutu klase orduetan ikastetxeko proeiktu gisa. PlayStoren eskuragarri dago jada. Guneen informazioa, aparkalekuen kokalekua, edota egitarauaren zehaztasunak ditugu.

Deskargatu hemen aplikazioa: http://ttiki.com/338319

Igande honetan egun zoragarria pasako dugulakoan besterik ez zaigu geratzen esatea:

Animatu eta etorri!!!