Albisteak

Eremu diskriminatutako gurasoen eskaerarekin bat!

2015-05-27

Sortzen Elkartetik, gure babes osoa eskaini nahi diegu Nafarroako Gobernuko Erregistroan eskaera zuzena aurkeztu duten gurasoei, beraien seme-alaben, eskolako jantokirako eta garraiorako dirulaguntzak, hain zuzen ere.

Nafarroako eremu “ez-euskalduneko” biztanleak dira, horregatik, beraien seme-alabek, euskaraz ikasi ahal izateko, Gareseko edota Lizarrako eskolara egunero mugitu behar dira, horrek suposatzen duen gastu ekonomikoa eta fisikoarekin. Artaxoatik, adibidez, 28 kilometro egunero egin beharra, jasanezina da.

Beste herri batzuetan duten errealitatea denez, animatu nahi diegu, beste herri horietako gurasoei, antzeko eskaerak egitera. Sortzen Elkartea beraien ondoan egoteko konpromezu sendoa daukagu.

Honekin batera, gogoratu nahi dugu, euskaraz ikasteko eskubidea, nafar guztien eskubidea dela, bakoitza bere herrian, Artaxoan, Oibarren, Otsagin eta Iruñean. Vascuencearen Legea bertan behera uzteko garaia da, eta honekin batera, euskarak Nafarroan bere lekua berreskuratzea, hezkuntzan, administrazioan, … ea. Bada garaia, Nafarroako Gobernuak bere biztanleriaren nahia eta eskubideen aurrean jarrera baikor batekin azaltzeko, beharrezkoa baita.

Animo eta aurrera, euskaraz ikasteko eta bizitzeko eskubidea lortu arte !

Berria egunkariko artikulua

Mendigorriako Eunaterekin elkarrizketa Info 7 irratian

Eremu diskriminatutako gurasoen eskaerarekin bat!

Bideoak