Albisteak

Nafarroatik Eskola Publiko Berria Sortzen

2015-09-18

Sortzenek Nafarroan kurtso hasierako prentsaurrekoa burutu du. Elkartearen ikasturteko erronkak eta helburuak plazaratu eta hoiek burura eramateko lan egiteko dokumentua aurkeztu du ere hedabideen aurrean.

Dokumentua, elkarteko bazkideekin partekatu eta lanerako, hausnarketarako eta eztabaidarako abiapuntua izan nahi du.  Hiru ataletan banatzen da dokumentua:

 

  . Eskola Publiko berria sortzen: Eskola publiko berriak izan beharko dituen zutoinak laburbiltzen dira. Elkarte honek konbentzimendu osoa du, beharrezkoa dugun eskola publikoa lortzeko urratsak eman behar direla.

    . Hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida: Argi dago eredu pedagokioak eztabaidak pizten dituztela. Guk Pertsonak heziko dituen ereduak hobesten ditugu. Eta zentzu horretan, bide ugari jorratzen ari dira hezkuntza komunitate eta sareetan. Eztabaidatu eta oinarriak jartzeko unea da.

    . Premiazko neurriak: Osatu berri den Nafarroako gobernu berriari, premiazkoak diren hainbat neurri eta arazo konpontzera gonbidatzen dugu.

Dokumentuarekin lotutako ekimenak

Aurkeztu dugu dokumentuaren atal bakoitzetik abiaturik, hauexek dira Sortzen Elkarteak dituen egitasmoak. Ez gara paper soil batekin gelditu behar, baizik eta dokumentuan agertzen diren ideiak, proposamenak eta aldarrikapenak, garatu, konpartitu eta gauzatu nahi ditugu:

    . 3 mahainguru Iruñean: Eskola publiko eredu berri baten bila goaz. Bide honetan, asko dira landu, aztertu eta berritu behar diren gaiak. Gure ustez, jendarte osoak parte hartu behar du prozesu honetan, horregatik mahai-inguru ireki hauek antolatu ditugu, hiru gai zehatzekin: Euskara eta hizkuntzen trataera; Hezkidetza; Hezkuntzako Kalitatea. Jende, aditu, aritu eta elkarte ezberdinekin ari gara kontaktuetan, beraien parte-hartzea bermatzeko

. Urtarrilean euskara izango dugu jomugan. Honekin batera, D ereduak, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko duen indarra aztertu nahiko dugu, PAI programa, …

. Martxoan: Hezkidetza eta aniztasunean oinarritutako hezkuntza, genero rolak hezkuntzan.

. Maiatzan: Kalitatea hezkuntzan, LOMCE, ebaluazio sistema, ratioak …

    . Talde pedagogikoa-Hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida:  Sortzenen bazkideen artean eztabaida pizteko, bultzatzeko eta bideratzeko gune bat da. Irakasleak eta gurasoak barnebiltzen duena.  Lanean hasi da jada, eta ikasturtea bukatu baino lehen, etxerako lanen inguruko eztabaida bideratzeko baliogarria izango den euskarri fisiko bat eskuartean izanen dugu. Gure elkartearen barruko eztabaidak bideratzeko tresna bat izanen da, gai ezberdinak jorratzeko, gure bazkideen interesen arabera. Momentuz, aipatu dugun bezala, “etxerako lanak eta ebaluazio sistema” gaia ari gara lantzen. Etorkizun, bestelako gai batzuk jorratzeko aukera egonen da.

    . Hezkuntza politika-Premiazko neurriak: Zerrendatu ditugu premiazko neurri horien artean, bi izango dira gako ikasturte honetan: LOMCEren ez-aplikazioa eta D ereduaren zabalpena Nafarroa osoan.

        . LOMCE: Eskolaz eskola, Hezkuntza Plataformak osatzeko apustua egingo dugu, gurasoek eta irakasleek osatuak (ikasleen parte-hartzea DBHn eta Batxilergoan). Kanpo probek berebiziko garrantzia izanen dute. Honekin batera, zentralismoaren  eta murrizketen-politiken gainetik, Hezkuntza Sistema propio baten alde indar-metaketa gauzatzeko arrazoi bat da LOMCE.

        . D ereduaren zabalpena Nafarroa osoan: Vascuencearen Legea bere horretan jarraitzeak ez du asko laguntzen. Herriz herri, euskalgintzarekin zein hezkuntza munduko eragileekin elkarlanean, tokian tokiko beharrei erantzuteko. Aurre-matrikulazio kanpainari begira dinamika zehatzak gauzatuko ditugu, D ereduaren aldeko iritzi publikoa handitzea helburua izanen dutena.

        . Bukatzeko, urriaren hasieran Kontseilariarekin elkartuko garela aipatu nahi dizuegu, hauek eta beste zenbait gaien inguruan lehenengo hurbilpen bat izateko. Zentzu honetan, egun hauetan, zenbait komunikabideei esker, Mendoza kontseilariaren asmoak ezagutu ditugu, eta Nafarroako Gobernurako sinatu zen akordio programatikoan jasotzen dena ikusita ere, Sortzen Elkartetik, elkarlanerako bideak daudela aurreikusten dugu. Lehen aipatu dugunaren haritik, LOMCE gainetik kentzea eta D ereduaren zabalpena Nafarroa osoan berebiziko garrantzia izanen dute, baina honekin batera, PAI programak merezi duen errebisioa egiten laguntzeko prest gaude; ratio altuek gure ikastetxeetan sortzen dituzte egoera traumatikoei konponbide bat ematen ahaleginduko gara ere; 0-3 zikloan euskarazko eskaintza bermatzen ere; nekazal eremuko eskolen dekalogoari jarraipena egin beharko zaio … eta beste hainbeste gai.

    Beraz, animo eta lanera. Eskola Publiko berria sortzen ari gara eta !