Albisteak

Eskatu Errigorako saskia zure ikastetxean. Azken egunak

2015-11-05

Azaroaren 8ra arte eska dezakezu saskia.


Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren azken txanpan sartu gara. Ez utzi denbora pasatzen eta eskatu zure saskia.

Sortzen Elkarteak bat egiten du dinamika honekin, beraz, gure ikastetxeetan ere eska dezakezu zure saskia.


Hartu saskia... eta eman. Hartu Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatuta saskia. Eman bultzada Nafarroa hegoaldeko nekazal ekoizpenari eta saskiaren balioaren %25 bertako euskalgintzari. Beraiek dagoeneko hartu eta eman dute... Eta zuk?

Sortzenek egindako bideoa ikusteko HEMEN klikatu

Eskatu Errigorako saskia zure ikastetxean. Azken egunak

Bideoak