Albisteak

D EGUNA - Iruñerriko Eskola Topaketak

2016-04-29

Datorren maiatzaren 14an, Iruñerriko sare publikoko D ereduaren Eskola Topaketak burutuko ditugu Iruñeko AUTOBUS GELTOKI ZAHARREAN.  Bertan, maila ezberdinetako ikastetxeetako ikasle, langile eta familak elkartuko gara jai giroan, hiru helbururen bueltan:

  1. Iruñerrian D ereduaren garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu

  2. Urte luze hauetan eta gaur egun euskarazko hezkuntza aurrera atera duten pertsonei eskerrak eman

  3. D ereduaren komunitatea harremantzen eta indartzen jarraitzea

 

 

Eskola Topaketak ekimena irekia da, baina hartzaile nagusia Iruñerriko euskarazko murgiltze ereduko ikastetxeetako ikasle, langile eta familiak dira.

Ekimenaren egitaraua:

  • 10:00 Eskola tailerren irekiera:
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak

  • Tailerrak 13:00k arte irekiak egongo dira.

  • 10:30 Gazte Olinpiada (Bertan behera, euri-arriskua dela eta):

    • Bigarren hezkuntzako ikasleentzako jinkana eroa.

    • 12:00k arteko tartea izango du.

  • 10:30 “Euskaraz Mintza” ekimeneko Herri Kirolen finala:

    • Euskaraz Mintza lantzen duten eskoletako Herri Kirolen finala izango da

    • 12:00k arteko tartea izango du.

  • 11:00 Txupinazoa: topaketen hasiera eta Sortzen Konpartsaren abiatzea

  • 12:00 Dantza kolektiboa:

    • Euskaraz gidatutako dantzaldi kolektiboa koreografia batekin: ikasle, familia eta irakasleak

  • 13:00 Ekitaldia:

    • Argazki familiarra: Sortzen komunitateko kide garen guztiona (bazkide eta babesle)

    • Eskertze ariketa: Sortzen eta Guraso Elkarteetan parte hartu dutenei

  • 10:00 Gaztelu puzgarriak: 13:00k arteko tartea izango du

  • 10:00 Argazki Olinpiadaren erakusketa: 13:00k arteko tartea izango du

  • 10:00 Kontsumorako eskaintza:

    • Lasto-Taberna: ura, lanranja zuku naturala, limoi granizatua, ogi xigortuak urdaiazpiko eta gaztarekin, pintxo bejetalak eta fruta brotxetak. Guztia ekoizpen ekologikoa.

    • Taloak

    Eskola Topaketak Iruñerriko D ereduko ikastetxeen Guraso Elkarteen konpromiso eta lanari esker dira posible, zein Iruñeko Udalak eskainitako laguntza eta babesari esker.

D EGUNA - Iruñerriko Eskola Topaketak

Bideoak