Albisteak

Baliabide gehiago eskatu dituzte Donostiako ikastetxe publikoetako zuzendariek

2016-06-13

Egun hauetan jaso dugu ikastetxeetan 2016-17. Ikasturteari aurre egiteko izango dugun giza baliabideen zerrenda (LZ).

Hau ikusirik, Donostiako eskola publikoetako zuzendariak bildu gara gaurko egunez, eta bertan, bizi dugun egoera eta horrek sortzen digun kezka larria zuei guztioi helaraztea erabaki dugu.

Eskola publikoak dituen erronkak handiak dira, eta gu horiei aurre egiten saiatzen gara gure egunerokotasunean.

Hala ere, ezinezkoa zaigu erronka hauei modu egokian aurre egitea ikastetxeetara heldutako baliabideak ez dutelako bat egiten bizi dugun errealitatearekin:

  • Digitalizazioa helburu izanik, ikastetxe bakoitzean lan horretarako finkoa izango den lanpostua beharrezko dugu. Gaur egun ez dugu guztietan.

  • Era guztietako aniztasunari erantzuteko, irizpide argiak jarraituz lan egingo duen talde egonkorra behar dugu ikastetxeetan. Aholkulariak, logopedak, hezitzaileak falta ditugu.

  • Kudeaketa administratiborako langileak behar ditugu ikastetxe guztietan. Guztietan diogu.

  • Liburutegiak: ditugun giza baliabideak kendu dizkigute, beraz baliabide eraginkor hau desagertu egingo da. Ondorioz, lanpostu hau ikastetxe guztietan behar dugu.

Azken finean, erakunde publikoek irakaskuntza publikoa benetan zaintzea da eskatzen duguna idatzi honen bidez.

Eta hau azaltzeko, gizarteari eskola publikoaren egoeraren berri emateko, prentsaurrekoa emango dugu.

Ikastetxeak: Aiete, Aitor, Amara Berri, Ikasbide, Jakintza, Zuhaizti, Arantzazuko Ama, Astigarraga, Igeldo, Intxaurrondo, Intxaurrondo Hegoa, Altza San Jose, Mendiola, Zubiri-Manteo.

DONOSTIAN, 2016.eko ekainaren 2an