Albisteak

BERTON BERTOKOA MANIFESTUA ETA EKIMENARI SORTZENEN ATXIKIMENDUA

2016-10-17

Durangaldeako 9 ikastetxeetako guraso elkarteen artean: Zabalarra,Landako, Traña Matiena, Zelaieta, Maiztegi, Atxondo eta Elorrio,  bertoko eta sasoiko produktuak bertan sukaldatzeko manifestua adostu dute. (PDF dokumentua atxikitua)

 SORTZENek  atxikimendua eman dio

 BERTON-BERTOKOA manifestu eta ekimenari  Durangon, Landako eskolan.

Durangaldeako hainbat eskolek, beraien haur eta gazteen jatorduak, eskolan bertan, eta bertako zein garaiko produktuekin prestatuak izan daitezen eskatzeko, ekimena jarri dute abian. Ekimenaren gakoak manifestu batean jaso dituzte eta SORTZENek bere babesa eta atxikimendua eman die.

Sortzenen atxikimendurako arrazoiak:

1.      Jantokien afera Sortzenentzat ez da bigarren mailako kontua.

2.      Funtsezkoa da gure ustez, jantokien inguruan ikuspegi aldaketa: jantokiak eremu-asistentzial bezala ulertzetik, eremu-hezitzaile gisa ulertu eta antolatzeko eman behar den aldaketa, hain zuzen ere.

3.      Norabide horretan, jantoki-sukaldearen antolaketa Heziketa-prozesuaren baitan ulertu behar dela uste dugu guk, eta ondorioz, ikastetxeen Hezkuntza-Proiektuaren baitan definitu esparru hori. Halaber, bertan lanean diharduten langile eta begiraleen lanari ere funtzio hezitzailea aitortu beharko zaie, eta horretarako prestatuak egon daitezen baliabideak bermatu behar zaizkie.

4.      Jantokiaren eremuak eta sukalde propioa edukitzeak, hainbat aukera ematen dizkio ikastetxeari heziketa-lerro gisa:

a)      Elikadura:

o   Bertoko produktuak eta  garaian garaikoak erabiliz jatordu prestaketan

o   Ikastetxean aukera edukiz gero, ortua antolatu, elikagaien prozesu osoak ikasiz horrela

o   Kalitatezko jatorduak bermatuz: beroak, bere propietateak galdu gabe mahaira etortzen direnerako.

o   Inguruko ekoizleekiko harremana eta elkarlanaren lanketa ahalbidetuz

o   Inguruari bultzada ekonomikoa emanez

o   Ikastetxe bat, sukalde bat beraz!

o   Osasunarekin loturak landuz

o   Etab.

b)      Jantokiko eremua, maiz hain gatazkatsu dena, Elkarbizitzarako gune bezala landuz.

c)      Euskararen erabileraren sustapenerako gune bezala ikustea ere garrantzitsua da.

5.      Durangaldean abiatu den ekimenaren aurrean administrazioek ezin dute entzungor jarraitu, eta hezkuntza-komunitatearekin jesarri behar dute soluzio-bideak topatzeko.

 

SORTZEN elkartearen ustez, ikastetxeen autonomiaren baitan ulertuta, ikastetxe bakoitzari aukera eta baliabideak  eman behar zaizkio bere eredua martxan jartzeko.