Albisteak

Azaroak 5, Nafarroako Sortzenen Elkargunea Sanduzelaien!

2016-10-28

Aupa Sortzenkideak! Kurtso berriak erronka garrantzitsuak dakarzkigu, eta horregatik, Nafarroako Sortzen Elkarteko bazkide garen oro elkartzeko “Elkargunea” antolatu dugu.

Elkargunea azaroaren 5an burutuko dugu, larunbata, 10:00tatik 12:00ak arte, Sanduzelai ikastetxean, Iruñea. Behar duenarentzat “Ludoteka” zerbitzua egongo da, eta ondoren zizka-mizka denontzat.

Elkargunera Sortzen Elkartearen bazkide oro gonbidatua dago, hau da, Guraso Elkarteetako familia guztiak, Ikastetxeetako hezitzaile eta langile guztiak, eta norbanako bazkide diren pertsona guztiak.

Elkargune horretan, lau gai mahai gaineratuko ditugu:

1.- BirSortzen: Sortzen Elkartea berritu eta eguneratzeko burutu nahi dugun ariketa kolektiboaren aurkezpena

2.- Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Jaia: Iruñera itzultzen da, nola antolatuko dugu?

3.- LOMCE aurrean zer? hezkuntza komunitatea elkarlanean hezkuntza burujabetzaren alde

4.- Hezkuntza proiektuak: etxeko lanekin egindako bidetik  jantokiak, hezkidetza, aniztasuna,...

Azken hiru proposamen hauek eztabaidatu eta erabakitzera eramango dira Elkargunera. Garatu ahal izateko bazkide zaretenen onespena behar bai dago. Horregatik da oso garrantzitsua da ahalik eta bazkide gehienen parte hartzea, zuen-zure parte hartzea.

Amaitzeko, parte hartzea konfirmatzea eskertuko genizueke (lekua egokitzeko eta Ludoteka zerbitzurako zenbateko begiraleak behar ditugun jakiteko). Estekan tikatu eta segi jarraibideak: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeSH7JP7HtwKcbKfcXxLgcr_OrvKIeGm_aop0qtiTr-_Gb82w/viewform

Animatu parte hartzera!

Azaroak 5, Nafarroako Sortzenen Elkargunea Sanduzelaien!

Bideoak