Albisteak

Ikasle Euskaldun Eleaniztunak proiektuaren inguruko solasaldia eta stand-a Durangoko Azokan

2016-12-01

Aurten, Ikasle Euskaldun Eleaniztunak proiektuaren inguruko solasaldia izanen da Durangoko azokan abenduaren 2an. 15:00etan hasiko da, Areto Nagusian. Bestalde, stand-a jarriko du Sortzen Elkarteak Goienkale 14 zenbakian.

Kontseiluak aurkeztutako proiektua Sortzen Elkartearen bidez garatu eta esperimentatu da azken urteotan bi eskoletan: Donostiako Egia auzoko Aitor ikastola eta Dimako Dima-Ugarana eskola. Dagoeneko fruituak hazi/hezi dira eta esperientzia horietan oinarriturik proiektuaren gida praktikoa zabalduko da 2017an, edozein herri edo auzotan, bertako testuingurura egokituz, aplikatu ahal izateko.

Abenduaren 2an izanen da solasaldia, baina Sortzen Durangon izanen da azoka egun guztietan, Goienkale 14 standean. Bertan, material aunitz aurkituko duzue: informazioa, ikasle agendak, liburuxkak, denborapasak, ipuinak...

Bertan espero zaituztegu!