Albisteak

Sortzen Elkarteak martxoaren 22 eta 23ko hezkuntza greba eta mobilizazioetan parte-hartzeko deialdia egiten du

2017-03-21

Sortzen Elkarteak martxoaren 22an eta 23an antolatutako hezkuntza mobilizazioetan parte-hartzeko deia egiten dio hezkuntza komunitateari eta gizarte osoari, herriaren motorea den heinean, jendarte osoaren ardura eta betebeharra baita hezkuntza.

Martxoaren 22an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban greba eguna deitu dute unibertsitatez kanpoko hezkuntzan. Bestalde, martxoaren 23an, Hego Euskal Herriko ikasle guztiak daude grebara deituta.

Haiek inposatu nahi duten uniformizazioaren aurrean aniztasunak aberasten gaituelako; haien elitismoaren eta lehiakortasunaren aurrean, kolektiboki heziz, inor atzean utziko ez dugulako; pedagogia askatzaileak bultzatuz; behetik gorako hezkuntza burujabetza praktikan jarriz; eskubide berdintasunaren balioa sustatuz; ikasle euskaldun eleaniztunak heziz; ikasleen behar afektiboa eta emozionalak kontuan hartuz; ikuspegi kritikoa duten herritar autonomoak helburu…

Inposaketen aurrean Euskal Herrian gure Hezkuntza Sistema Propioa behar dugula diogu beste behin. Denon artean adostutako Hezkuntza Sistema Propioa. Ez espainiar, frantziar eta Euskal Herriko elite politiko eta ekonomikoen mesedetan diseinatutako sistema.