Albisteak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza esparruko langile borrokarekin bat

2017-05-15

ELA, LAB eta STEILAS-ek maiatzaren 16 eta 23an egingo dituzten grebetan eta maiatzaren 20ean burutuko diren manifestazioetan parte-hartzera deitzen dugu Sortzen elkartetik hezkuntza komunitatea.

“Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean aipatutako hiru sindikatuek egiten dituzten aldarrikapenekin bat gatoz. Eraiki nahi dugun eskola ereduaren bidean oinarrizko eskakizunak direlako, eta gure eskoletan zein gure ikasleeengan duten eraginagatik:

  • Ikasle-ratioak txikitzea
  • Hezkuntza inbertsioa handitzea
  • Ordezkapenekin lehenengo egunetik hastea
  • Behin behinekotasuna murriztea
  • LOMCE-Heziberri bertan behera uztea
  • Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko duen eskola izatea
  • Hezkuntza gaietan denon parte-hartzea eta iritzia kontutan izatea

Beraz, ikastetxeetan antolatuko diren ekimenetan eta maiatzaren 20an Bilbon (Jesusen BIhotza), Gasteizen (Bilbo Plaza) eta Donostian (Boulevard) goizeko 12:00etan izango diren manifestazioetan parte hartzera deitzen ditugu eskola komunitateko partaide guztiak zein herritarrak.