Albisteak

2017-2018ko AGENDAK erreserbatzeko garaia da

2017-06-14

Hemen dugu, gure eskola-agenda zoragarria!!​

Urtero bezala, 2017-2018 ikasturteko AGENDAren​ eskaera epea ireki dugu.

Eskola-agenda da, 2017ko irailetik 2018ko ekainera, hain zuzen ere. Modu berean, hurrengo ikasurteko egutegi osoa dakar 2018-2019, mapak, asteko egutegia, oharrentzako tartea, irteerak eta kanpaldiak apuntatzeko taula, eta bestelako orrialde baliogarriak.

Salneurria: 3 euro (bazkideentzat)​. Sortzen Elkarteko bazkideak ez direnentzako 3,50 €tan saltzen ditugu.

​Eskaera egiteko azken eguna: ekainak 30​. Banaketa, ikasturtea hasi baino lehen egingo dugu.

Zuen ikastetxeko guraso, irakasle eta langileen artean mezu hau zabaldu, eta eskaera egin.

Bestela, komunikazioa@sortzen.eus helbidearen bidez, edota Sortzeneko egoitzatik pasa eta eskaera egin dezakezu ere​.