Albisteak

Uharte euskaldun eleaniztunen bila

2017-09-15

Zer da 'Uharte euskaldun eleaniztunen bila' proiektua? 2016 urtean Uharten ‘Ikasle euskaldun eleaniztasunen bila’ egitasmoa garatzen hasi ginen.

Sortzen elkarteak, Euskararen Kontseiluak 2008. urtean sortutako «Ikasle euskaldun eleaniaztunak sortzen» dokumentuak proposatzen duena jarraituz, Euskal Herriko eskoletan Hizkuntza Proiektu eredu osatua lantzeko urratsak eman nahi ditu. Proposamen honek euskara ikastetxeko eremutik haratago zabaltzeko beharra adierazten du, besteak beste. Euskara eta haren erabilera sustatzeko herria eta auzoa ere inplikatu behar direla azpimarratzen du. Eskolak ezagutza bermatu behar du baina ezin da hizkuntzen irla izan eta ikasleek euskarazko espazio eta aukera berriak izan behar dituzte ikastetxetik kanpo.

Ikastetxeko komunitateaz gain (ikasle, irakasle, bestelako langile eta guraso) herri mailan ere gaiaren garrantziaz jabetu eta inplikazioa bilatzen da. Dimako Ugarana herri eskolan eta Aitor Ikastolan bizitako esperientzia pilotuak beste ikastetxe batzuentzako erabilgarriak izan daitezke. Egitasmo hau burutzeko zuen laguntza behar dugu. Ikasleak euskalduntzeko ardura ikastetxea gainditzen duen zerbait da.

Horregatik, herriko eragile, elkarte eta abarrekin elkarlana eta harreman-sareak zabaldu/estutu nahi ditugu, bai, diagnosi garaian, bai, diseinu eta garapenean ere.

ZUEN LAGUNTZAREKIN, PROIEKTUA UHARTERA EGOKITU, PROIEKTUAREN ARDATZAK DENON ARTEAN ADOSTU ETA ERA KOHERENTEENEAN DISEINATU AHAL IZANGO DUGU.


ZEINTZUK DIRA ORAIN ARTE DIAGNOSIA BURUTZEKO EMAN DIREN PAUSOAK?

· JARRAIPEN BATZORDEA SORTU · Proiektua aurrera eramateko irizpideak eta koordinazioa Uharteko udalaren, eskolako arduradunen, guraso elkarteko ordezkariaren eta Sortzeneko ordezkariaren eskutik adostu dira.

· ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANAREN HAUSNARKETA EGIN · Eskola bakoitzak bere hezkuntza proiektuan biltzen dituen hizkuntzei dagozkien helburuak, edukiak eta metodologia jasotzen dituen proiektua, beti ere ikasle euskaldun eleaniztunak lortze aldera:
            · Hizkuntza bakoitzak eskola barruan izango duen funtzioa
            · Hizkuntza bakoitzak hartu behar dituen eremuak
            · Hizkuntza bakoitzaren irakaskuntzarekin noiz hasi
            · Ordutegian zein pisu izango duen
            · Hizkuntza irizpideak
            · Ikastetxea eta familiaren arteko harremanetarako hizkuntzak

· HAURREKIN SAIOAK · Haurren hizkuntza eremuak eta erabilera joerak zeintzuk diren hobeto ezagutzeko asmoarekin, Virgen Blanca eskolako Lehen Hezkuntzako D ereduko 5. mailako ikasleekin 3 saio burutu dira.

· HERRIKO ERAGILEEKIN ELKARTU · Eskuartean dugun egitasmoa burutzeko, Uharteko eragile desberdinekin elkartu gara proiekuaren berri emateko, honen inguruan haien iritzia eta ikuspuntua zein den ezagutzeko eta elkarteen hizkuntza joerak zeintzuk diren aztertzeko asmoarekin.

· HERRI INKESTA · Indibidualki, herritarrei proeiktuaren inguruan hausnarketa egiteko aukera eman nahi izan zaie. Horretarako, Uharteko udaletxeko webgune ofizialean inkesta bat jarri zen eskura. Bertan, herritar bakoitzak aukera izan zuen bere hizkuntza joerak/ohiturak zeintzuk diren aztertzeko eta egitasmoaren inguruan iritzia emateko. Jasotako informazioa guztia Uharte Euskaldun Eleaniztunen Bila proiektuaren diagnosia burutzeko baliogarria izan da.


ZEINTZUK DIRA DIAGNOSIA ERA BAT BURUTZEKO FALTA DIREN PAUSOAK?

· IRAKASLEEKIN, GURASO ELKARTEKO PARTAIDEEKIN ETA ERAGILEEKIN SAIOAK · Proiektuaren inguruan hausnarketa egiteko; haien ikuspuntua, iritzia eta inplikazioa zein den ezagutzeko.

* Datozen hilabeteetan, Uharteko Udalaren laguntzarekin, zuekin harremanetan jarriko gara saioen datak adosteko asmoarekin.

Pauso hauek burutu ondoren, diagnosia era bat osatuta egongo da eta UDALETXE, ESKOLA, GURASO ELKARTE, HERRIKO ERAGILE ETA HERRITARREI aurkeztuko zaie, UHARTE EUSKALDUN ELEANIZTASUNEN BILA proiektuaren ardatzak elkarrekin diseinatzen hasteko.

Uhartek bide eder honetan parte-hartzera animatzen zaitu!