Albisteak

Sortzenen iritzia Cristina Uriarterekin egindako bileraren harira

2017-09-27

Irailaren 25ean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hezkuntza sailak bilera batera deitu gintuen hezkuntza eragileok, eta gu ere han egon ginen. Uriarte anderearen ahotik jaso genuen planteamenduaren aurrean gure kezka agertu nahi dugu ohar honen bidez:

  • Sortzenek beti esan du Hezkuntza akordio bat beharrezkoa dela.

  • Sortzenek argi du, gure hezkuntza sistemak eraldaketa behar duela.

Baina, gure ustez hezkunta akordio horrek honako irizpideak jaso beharko lituzke:

  • Nazio izaera: Helburu bezala, Euskal Herriarentzako Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzeko norabidean kokatua.

  • Gure ustez, Hezkuntzaren gako nagusia burujabetza eskuratzea da:
    ◦ Estatu Espainiarrak eta Frantziarrak inposatzen dizkiguten Hezkuntza Sistemak gainditu eta gurea eraikitzeko garaia da.
    ◦ Politika neoliberaletan kateatu nahi diguten hezkuntza eredua ere gainditzeko ordua da.

    Akordio honen egikaritzea prozesu parte hartzaile baten bidez eman beharko litzatekela uste dugu eta irizpide guzti hauek betetzea ez da posible prozesu guzti hau Heziberriren markoaren baitan kokatua bada.