Albisteak

Errigorari esker "Haizea dinamika" martxan jarri ahal izan dugu

2017-11-16

Aurtengo Errigorako "Euskarari puzka" kanpaina bukatu berria dugun honetan, Sortzen Elkarteak Nafarroako zonalde diskriminatuan ireki diren D ereduko lerroak babesteko eta indartzeari begira aurkeztu genuen Haizea Dinamika jada martxan dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Errigoratik jasotzen dugu ekarpen ekonomikoa ezinbestekoa dugu dinamika hau aurrera eraman ahal izateko.

Jakingo duzuenez, dinamika honen helburua, ikasturte osoan zehar garatuko dena, Nafarroako zonalde diskriminatuan orain dela bi urtetik honera, Vascuencearen Legea aldatu zenetik, sortzen ari diren D ereduko lerroei babesa eta laguntza ematea da. Jada Tafallako, Lodosako, Kaparrotsuko, Alloko, Antzingo, eta Erriberriko D ereduko familiekin eta irakasleekin elkarlanean ari gara, Nafarroako herri guztietan euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko dinamika honen bueltan.

Haizea dinamikari esker lerro ezberdinak garatu ahal izan ditugu euskarazko murgiltze ereduaren alde egin duten familiekin batera. Horien artean, Jolas Tailerrak ditugu, euskararen erabilera bultzatzea txikien eta gurasoen artean, jolasaren bidez. Sortzen Elkartean dugun Euskaraz Mintza proiektuaren barruan kokatua dago, baina kasu honetan, D ereduko sortu berri diren lerro hauen eskolako zein herriko errealitateari egokituak.

Laster, dinamika honek dituen bestelako lan ildoen inguruko informazio gehiago eman ahalko dizuegu.