Albisteak

Sortzen Jaietako Abestien Bilduma eta 2018ko Hezkuntza Egutegia kaleratu ditugu

2017-11-22

Sortzen Jaietako Abestien Bilduma eta 2018ko Hezkuntza Egutegia kaleratu ditugu! Eskuratu nahi? Hemen lortu ditzakezu:

Durangoko Azoka: Artekale 82
Iruñea: Jarauta 32
Andoain: Martin Ugalde Kultur Parkea
Eskatuz: 948221380 | 943303504 | sortzen@sortzen.eus

Musika Bilduman (5€) 1996 urtetik 2017 urtera izandako Sortzen Jaietako 15 abesti bildu ditugu. 15 abesti eta, akorde bakoitzaren atzean, ehunka istorio, ehunka auzolan, ehunka ekimen, ehunka protesta... Oroitzen zara Erreniegaren urtean beroak itota mangerarekin bustitzen ibili ginela? Eta hainbat urtetan izandako euriteetaz? UPNk jarritako oztopo guztiak eta, izango ditugunak, ahaztu gabe.

Hezkuntza Egutegian (6€)(horman zintzilikatzeko), hilabete bakoitzean, hezkuntzarekin lotutako argazki bat izango dugu: euskaraz bizi eta ikastearen aldeko aldarrikapenak, ikasle protestak, Sortzen Jaiak, hezkuntza mugimenduaren mobilizazioak, eskolen aldarrikapen propioak... Gainera, esaldi bat topatuko dugu hilabete bakoitzean. Egun bakoitzak nahi duzuna idazteko espazioa dauka eta, egutegiak, data esanguratsuak markatuta dakartza.

*Musika Bilduma eta Hezkuntza Egutegia hartu ezkero, biak, 10€ren truke izango dituzu.