Albisteak

Gabonetako Saskien zozketak Sortzenen alde!

2017-12-02

Urtero legez, Iruñerriko zenbait eskola, taberna, liburudenda eta abarretan, Gabonetako Saskiak banatuko ditugu jada, zozketatu dezaten. Hasteko, mila mila esker lagundu gaituzten lagun eta komertzio guztiei !

Zozketa hauekin lortzen den etekina, gure elkartearen egunerokoak sortzen dituen behar ekonomikoak estaltzeko erabiltzen dugu. 2 euroen truke aukeratu dezakezu zenbaki bat, eta 100 zenbakiak betetzerakoan, zozketa egin ostean, espero dugu zuk hartutakoari egokitzea. Zorte on !

Gainera, bertako jaki goxoak lortzeaz gain, saski hauetan "Jolas Tailerrak" CD-liburuxka bat sartu dugu, eta "Euskaraz Bizi eta Ikasi" ekimenak ekoiztutako CD musika bilduma bat, Erriberako musika taldeek osatua.

Hona hemen saskia zozketa-gai topatuko duzue eskola, tabernen eta denden zerrenda:

-. ALDE ZAHARRA:

. Kalixto

. Giroa

. Iruñezar Euskaltegia

-. TXANTREA:

. Bernart Etxepare eskola

. Ezkaba Taberna

-. DONIBANE:

. Irrintzi Euskaltegia

. Pilar Taberna

. Toki Eder Taberna

-. ARROTXAPEA:

. Zokoa taberna

. La Tabernika

. LAB sindikatua

-. BURLATA:

. Ermitaberri eskola

-. ATARRABIA:

. Impacto kafetegia

-. BERRIOZAR:

. Kirol Taberna

-. SANDUZELAI:

. Sanduzelaiko eskola

-. UHARTE-IRUÑEA:

. Itaroa Taberna


Laster leku gehiagoetan egonen da aukera !