Albisteak

Martxoaren 10ean, Jangela Ereduen Elkargunea Durangon

2018-02-08

Jangelen ezaugarritze eta kudeaketa ereduaren inguruan gero eta gogoeta eta ekimen praktiko gehiago ari dira martxan jartzen Euskal Herrian zehar, jangelen inguruan sortu diren eta sortzen ari diren ekimen praktiko ezberdinak ezagutu asmoz jangelen elkargunea antolatu dugu.

Zein da planteamendua? Ikastetxeetan aurrera eramaten ari diren esperientziak mahai ingurura ekarri eta partekatzea.

Noiz: Martxoaren 10ean

Ordutegia: Goizeko 11:00 hasi eta 14:00 bitartean

Non: Durangoko Pinondo kultur etxean

Bukaeran, Errigorako kontserbeen eta olioaren dastaketa izanen dugu.

Parte hartu nahi izanez gero ateak zabalik dituzue eta, denon artean, elkarren berri izatetik elkar elikatzeko aukera eman eta baliatuko dugu.

Bukatzeko, aukera hau probestuz, datorren ekainaren 2an Iruñean ospatuko den Alternatibeen Herria Egunarekin bat egiten dugula gogoratu nahi dugu. Eskoletako Jantokiak kapitalismotik deskonektatzeko garaia dela uste dugulako, eta modu berean izaera pedagogikoa izango duten Jangela burujabeak, ekologikoak eta osasuntsuak martxan jartzekoa.