Albisteak

Martutenen Ikasle Euskaldun Eleaniztunak Hezteko Hizkuntza Proiektua aurkeztuko da otsailaren 27an

2018-02-12

Auzoan, “Ikasle Euskaldun Eleaniztunak” Hizkuntza Proiektua garatzen ari gara eta, bide honetan, ezinbesteko zaitugu auzokide.

Eskola ezin da euskararen isla izan, eta ikastetxetik kanpo ere, ikasleek euskara erabiltzeko espazio eta aukera berriak izan behar dituzte. Ikasleen euskalduntzea ez baita ikastetxe barruan bakarrik lortzen. Ikastola barruan lantzeaz gain, auzotarren inplikazioa ezinbestekoa izango da Martutene euskaldunagoa izateko.

Horregatik gonbidatu nahi zaitugu otsailaren 27an, 19:00etatik 20:30tara Gaztelekuan egingo dugun aurkezpenera.