Albisteak

Sortzen Elkarteak Seaskak Baionan deitu duen mobilizazioan parte-hartzeko deialdia egiten du

2018-04-17

Sortzen Elkarteak, datorren maiatzaren 4an Seaskak Baionan deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deialdi zabala egin nahi du, ohar honen bidez.

Ipar euskal herrian 2018rako 230 ikasle gehiagoren gurasoek, beraien seme alaben heziketa prozesua euskarazko murgiltze ereduan eman dadin eginiko hautua garrantzitsua eta berri ona da.

Izan ere, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan, aitortza ofzialik gabe, euskararen biziraupenak eta normalizazioak erabaki irmoak eta baliabide askotarikoak behar baititu gizarte eremu guztietan, eta nola ez, hezkuntzan ere bai.

Lapurtar, baxe nafartar eta zuberotar belaunaldi berriek euskaraz ikasi, euskaraz hezi eta bizitzeko daukaten eskubidea bermatzeko ardura euskaldun eta euskal herritar ororena dela uste dugu, eta zentzu horretan, Seaskako ikastolek euskalduntze prozesuan egiten duten ekarpen funtsezkoa baldintza eta baliabide nahikorekin egin ahal izan dezaten galdegiteko, kalera ateratzeko ordua dela deritzogu. Maiatzaren 4an beraz denok Baionara!!