Albisteak

Eskoletatik Antzokira salto egin, eta Auzo Bizi Onaren Eskola irudikatu dugu

2018-05-13

Izugarria izan da gaur Gayarre bete dugun 800 lagunok bizitakoa: eskola, euskara, artea, hezkidetza, kultura, elkartasuna...

Auzo Bizi Onaren Eskola irudikatu dute oholtza gainera igo diren Ohianzabal, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoek.

Mila esker guztioi, benetan! Datorren igandean, maiatzak 20, denok Sortzen Jaira Antoniuttira!

#EskoletatikAntzokira #EgunOn