Albisteak

Jolas tailerrak haur eta gurasoentzat Nafarroako Zonalde Diskriminatuan

2019-01-21

Sortzen Elkartetik, D eredua martxan jartzen ari diren Nafarroako hegoaldeko herrietan, urtero bezala, babes eta promozio kanpaina berezia egiten dugu, Haizea Dinamika izena duena eta Errigoraren ekarpen ekonomikoa jasotzen duena.

Ekimenen artean, bertako haur eta gurasoekin batera Jolas Tailerrak burutzen ditugu, euskaraz eta helburu nagusi batekin: ongi pasatzea !

Jolas tailer hauekin batera, bertakoen esperientziak jasotzen duen periodiko baten bi mila ale banatuko ditugu. Baina honen inguruan aurrerago informazio gehiago eskainiko dizuegu.

Beraz, batu eta jolastu! Euskaraz bizi eta ikasi nahi dugulako Nafarroako herri guztietan !